XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

c) Kontratazio Mahaiak, idazkitxiak ireki daitezkeen egunen legez, aste bakoitzeko astearte eta ostegunak adierazi ditu, goizeko hamarretatik (10) aurrera, Lehendakaritza Sailak horretarako jartzen duen Hitzaldi Aretoan.

d) Honako espediente honen eskaintza ekonomiko eta aipamenak, jendaurrean, proposamenak emateko epea amaituko den egunaren hurrengo astegunetako goizeko hamarretan (10) irekiko dira.

VI. Proposamen eredua:... jaunak/andereak......ko auzotarra, helbidea...n duena...... zenbakiko I.F.K. izanik, bere izenean (edo...ren ordezkaritzan, Administrazio Klausula Berezien Pleguetan aurrikusi den bezala benetakotzen dudana), hurrengoa adierazten du.

1. Bizkaiko Foru Aldundiak... kontratua adjudikatzeko, lehiaketarako deialdia egiteko argitaratutako iragarkiez jabeturik dagoela.

2. Baldintza Teknikoen eta Administrazio Klausula Berezien Pleguak eta agiri guztiak aztertu eta ezagutzen dituela.

3. Halaber, Administrazio Klausula Berezien Pleguetako lehen klausulak aipatzen dituen legezko eta arauzko testu guztiak ezagutzen dituela.

4. Aurreko 2 eta 3 eta hurrengo 5. atalek, hurrenez hurren, aipatzen dituzten agiriak eta legezko eta arauzko testu guztiak osotoro eta aldaketarik gabe onartzen dituela, haiekin adostasunean aurkitu eta beraietara bere gogoz makurtzen dela.

5. Ez sinatzailea ez eta, hala denean, ordezkatzen duen enpresa, ez daudela Administrazioarekin kontratatzeko indarreko legeriak ezarriak dituen ezein mugapen, ezgaitasun nahiz debekapenetan sartuta eta hura ireki, ezarri eta funtzionamenduan jartzeari buruzko arautegia betetzen dutela (azaroaren 28ko 86/2.528. Erret Dekretua).

6. Aipaturiko Kontratuaren prestazioak egitea eskaintzen duela, prezioetan kontzeptu guztiak englosaturik daudela, zergak, tasak eta edozein arlo fiskaletako arielak eta BEZ barne direlarik.

(Prezio osoa eta aleko kostuen desglosapena).

7. Emateko epea hauxe izango da.../ Berme epea hauxe izango da....

Bilbon, 1990eko maiatzaren 7an.- Lehendakaritza Saileko Foru Diputatua, Ignacio J. Etxebarria Etxeita.